2011/06/03

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK

Blog honen bitartez, gure helburua, irakasleei HPB (Hezkuntza Premia Berezi) desberdinen ezaugarriak eta hauetan egin behar den esku-hartzea azaltzea da fitxa batzuen bitartez. Fitxa hauek bi atal nagusi izango dituzte: alde batetik ezaugarriak modu eskematikoan, eta bestetik, sakonki azalduta.

 Hurrengo lerroetan, txostenean ikusi ahal izango duzuenaren jatorria aurkituko duzue. Txosten hau ulertzeko, Hezkuntza Premia Bereziak zer diren eta nola banatzen diren jakin behar da. Lehenik eta behin, esan beharra dago HPBak aplikatu aurretik, guztiok ezagutzen ditugun “aniztasunari erantzuteko neurri eta estrategia arruntak” (bakarkakoen barruan:bakarkako lan plangintza, auto-zuzenketarako fitxak eta kontratu didaktikoa; taldekoen barruan: tailerrak, txokoak eta lan proiektuak) aplikatu behar direla, hau da, neurri arruntak agortu arte, ez ditugu HPBak erabiliko.

HPB desberdinak badaude ere, 5 dira hauei aurre egiteko erabiltzen diren ez-ohizko neurriak: kurtso aldaketa, gela egonkorra, bigarren hezkuntzan egiten den “Zereginen Ikaskuntzarako Lanbide Prestakuntzarako Taldeak edo Gelak” (Z.I.G.) eta azkenik, “dibertsifikazio kurrikularra eta curriculum egokitzapen indibuduala” (CEI).

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzako oztopo hauek (fisikoak, arkitektonikoak, sozialak eta komunikaziozkoak) murriztea, ezinbestekoa da eta hau, esolaren beste eginbeharretako bat delarik. Oztopoak murrizteko fase horretan, laguntza emateko prest dauden entitate asko aurki ditzakegu bai eskolan zein eskolaz kanpo. Beste batzuen artean: aholkularia, tutorea eta laguntza irakaslea eskolan eta gizarte ongizate saila, berritzegunea eta guraso elkarteak sortutako zerbitzuak eskolaz kanpo.

Gure txostenean landuko dugunaren azken hurbilpena egiteko, bi HPB mota daudela esan beharra dago, iraunkorrak eta aldi batekoak. Hori jakinda, hurrengo orrialdeetan landuta agertzen diren Arreta Gabeziaren Nahastea Hiperaktibitatearekin, Idatzizko Hizkuntzaren Nahastea, Babesgabetasuna, Entzumen urritasuna, Ikusmen urritasuna, Motore mugimen defizita, gaindotazioa, adimen urritasuna eta Garapen Nahaste Orokorrak hobeto ulertuko dituzue.



Blog honetako sarrera bakoitzaren azpian, zuen esperientzia pertsonalak, iritziak eta abar idazteko aukera duzue. Animatu eta blog hau aberasten lagundu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario